}

Mekanika kuantikoaren lehen oinarrien 100. urteurrena

2025/03/01 Lakuntza Irigoien, Oier - CIC Energiguneko ikertzailea | Rezabal Astigarraga, Elixabete - EHUko Kimika Teorikoko taldekidea Iturria: Elhuyar aldizkaria

mekanika-kuantikoaren-lehen-oinarrien-100-urteurre
Arg. Vink Fan/Shutterstock.com

2025ean, ehun urte betetzen dira mekanika kuantikoaren lehen oinarriak proposatu zirenetik. Efemeride horren harira, UNESCOk Zientzia eta Teknologia Kuantikoen Nazioarteko Urtea izendatu du aurtengoa, teoria kuantikoak eta handik eratorritako teknologiek duten garrantzia gizarteratzeko.

Helburu horrekin, Elhuyar aldizkariak galdera zehatzak egin dizkie kimika eta fisika kuantikoaren arloan bi esparru desberdinetan dabiltzan bi zientzialariri: Oier Lakuntza Irigoien CIC Energiguneko ikertzaileari, eta Elixabete Rezabal Astigarraga EHUko Kimika Teorikoko taldekideari:

“Zure ustez, zein izan dira mekanika kuantikoaren mugarri esanguratsuenak, ezagutzan eta aplikazioan? Horrez gain, mekanika kuantikoaren garapenak zer emango du etorkizunean? Zer aurreikusten duzu epe labur-ertainera?”

Esanguratsua da biek ere antzeko erreferente historikoak aipatzea mugarritzat: ehun urte hauetan emandako pausoak sendoak eta argiak diren seinale. Etorkizunera begira, berriz, batek aplikazioetan jarri du begirada, gogoetan besteak. Zalantzarik gabe, biak dira beharrezkoak eta osagarriak, aldi berean.

 

Oier Lakuntza Irigoien

Kimika kuantikoa, mekanika kuantikoaren ondorio nagusietako bat

 

Elixabete Rezabal Astigarraga

Zientzia modernoaren oinarrizko zutabea