}

Memoria erraldoia

1992/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Fluidoen mekanikan, molekula-egituren ereduztapenean, aurrikuspen meteorologikoan eta klimatologian zientzilariek erabili behar duten informatika-bideak ez du beti emaitza onik ematen; ordenadoreen barne-memoriaren tamaina ez baita dagoen datu-multzoa tratatzeko nahikoa izaten eta, ondorioz, datuak batera tratatu beharrean zenbait etapatan tratatzen dira. Superrordenadoreen artean berriena den Y-MP M98 ereduak ez du besteek baino azkartasun handiagoa, baina 32 gigabyte datu (64 biteko 4.000 milioi hitz) eduki ditzake bere barne-memorian.

Honi esker, automobil baten karrozeria osoa ereduzta daiteke txanda batean eta datu-multzo handia erabiltzen duten programak hiru edo sei aldiz azkarrago egikari daitezke.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia