}

Mendiak altxarazten dituen ibaia

2008/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Mendiak altxarazten dituen ibaia
2008/02/01 | Elhuyar
(Argazkia: NASA/GSFC/LaRC/JPL)

Ibaiek higadura eragiten dute, eta higadurak mendiak higatzen ditu. Tibet mendietako Yarlung Tsangpo ibaiaren higadura, aldiz, kontrakoa eragiten ari da, nazioarteko talde batek Amerikako geologia-elkartearen aldizkarian argitaratutakoaren arabera. Esan dutenez, Namche Barwa-Gyala Peri mendigunea Himalaiako gainerako mendiak baino azkarrago altxarazten du ibaiak.

Yarlung Tsangpo ibaia munduko ibairik altuena eta munduko bortitzenetako bat da: 3.000 metroko desnibela du --Mississippi ibaiak duenaren bikoitza--. Horrek indar higatzaile oso handia ematen dio. Hainbeste material kentzearen ondorioz, Indiako plaka tektonikoa gainerakoak baino azkarrago arintzen ari da, eta gainerakoak baino azkarrago altxatu da. Plaka tektoniko horrek bultzatzen du gorantz Namche Barwa-Gyala Peri mendigunea. Hain zuzen, gainerako mendiak baino hamar aldiz gehiago altxatu da azkeneko bi milioi urteetan.

1
239
2008
2
027
Geologia
Berriak labur
13

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia