}

Merkurio gutxiago urmael ilunetan

2002/03/22 Elhuyar Zientzia

Kontraesana dirudien arren, goi-mendietako aintzira garden batean arrantzatutako arrainak jatea baino osasuntsuagoa izan daiteke urmael ilunetako arrainak jatea. Estatu Batuetako ikertzaileek ikusi dute alga gutxi dagoen putzuetan merkurio gehiago pilatzen dela, eta arrainetan ere gauza bera gertatzen dela.

Jakina zen elikagai gutxiko uretako arrainek merkurio gehiago izaten dutela gorputzean, baina ez zekiten zergatik Orain, laborategietan eraikitako miniekosistemei esker, algek merkurioaren transmisioan zeregin garrantzitsua dutela ikusi da. Izan ere, alga gutxi dagoenean, ur-arkakusoetara merkurio gehiago pasatzen da eta, horiek arrain askoren oinarrizko elikagaia izaki, baita arrainetara ere. Orain, alga-populazio txikiek zergatik pilatzen ote duten merkurio gehiago argitu nahi dute.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia