}

Mertzenari nuklearrak

1992/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Gerra Hotza bukatu egin denez, SESBko industria militarrean lanean ari ziren zientzilari asko lanik gabe geldituko direla pentsatzen da. Izan ere, beste arrazoi bat ere bada hori gerta dadin: SESBko egoera ekonomiko larria alegia. Langabezian geldituko diren zientzilarien artean, aditu nuklearrak ere egongo dira; sobietarren arma nuklearrak garatzen ibili direnetako batzuk, hain zuzen ere.

Horrek kezka handiak piztu ditu mendebaldeko segurtasun-agentzietan. Zientzilari guzti horiek lanik gabe gelditutakoan, proiektu nuklearrak garatu nahi dituen edozein estatuk behar dituen teknikariak lortzeko arazo gutxi izango du, baldin eta ordaintzeko nahikoa diru badu. Harma Nuklearrak Ez ugaltzeko Itunari, sobietarren artsenal nuklearraren sakabanaketaz gain beste zailtasun bat eransten dio egoera horrek.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia