Metabolismo azkarra, bizitza luzea
2004/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Saguekin egindako ikerketa batean ikusi dute abiadura metaboliko azkarra dutenak luzeago bizi direla metabolismo motelagoa dutenak baino.
Espezieak konparatuta metabolismo motelekoak luzeago bizi diren arren, saguekin egindako ikerketa batean ikusi dute abiadura metaboliko azkarra dutenak luzeago bizi direla metabolismo motelagoa dutenak baino.
Ikerketarako, saguek zenbat oxigeno kontsumitzen duten neurtu zuten, eta ikusi zuten metabolismo azkarrekoek % 30 oxigeno gehiago kontsumitzen zutela eta metabolismo motelekoak baino heren bat gehiago bizi zirela batez beste. Antza denez, metabolismo azkarreko saguek hobeto eragozten dute zahartzea eragiten duten erradikal askeak hedatzea.
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia