}

Metalen usainik eza

2007/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Metalen usainik eza
2007/01/01 | Elhuyar
(Argazkia: O. Lakar)

Zenbait metal ukitzean, eskuek metal-usain berezia hartzen dute. Usain hori ikertu dute Alemaniako kimikari batzuek, eta ondorio hau atera dute: eskuek hartzen duten usaina ez da metalarena, eskuena berena baizik.

Eskuetako izerdian dauden zenbait konposatuk erreakzionatu egiten dute metaletan oso ohikoak diren ezpurutasunekin; horren ondorioz, molekula lurrunkor batzuk, organofosfinak, sortzen dira. Molekula horiek eragiten dute usaina.

Ondorio horretara iristeko, Alemaniako taldeak Virginiako laborategi baten laguntza izan zuen. Virginiakoa aztertzen ari zen zergatik sumatzen den batzuetan metal-zaporea ura edatean. Uraren zaporearen kasuan ere antzeko azalpena eman zuten; alegia, litekeena da janari-partikula organikoek uretako oxidoarekin erreakzionatzea eta horren ondorioz hartzea urak metalarekin lotzen dugun zaporea.

Hautematen den usain edo zapore hori metalari egokitzea irudipen sentsorialaren eragina baino ez da, asoziazioz egiten dugun zerbait, alegia.

1
227
2007
1
012
Kimika
Berriak labur
9