Metalezko animaliak
2011/03/17 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia
Edouard Martinet artista frantsesak bigarren eskuko azoketan eta merkatuetan aurkitzen dituen objektuak artelan bihurtzen ditu. Besteak beste, oxidatutako zartaginak, idazmakinetako teklak, automobiletako argiak eta txatarra erabiltzen ditu animalien eskulturak eraikitzeko.
Piezak soldatu gabe muntatzen ditu, eta muntaketa-lan horiek kontu handiz egiten ditu, aldez aurretik egindako zirriborro bati erreparatuz. Intsektuak, arrainak, igelak, hegaztiak eta abar egin ditu. Artistaren webgunean ikus daitezke horiek guztiak.
Irudia: Edouard Martinet
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia