Metano gutxi wallabien digestioan
2011/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Metano gutxi wallabien digestioan
2011/09/01 | Elhuyar
Tammar walabiek, kanguru txiki batzuek, ez dute ia metanorik isurtzen digestio-hoditik, nahiz eta belarra eta hostoak jaten dituzten. Horren zergatia kanguruen hesteetako bakterio-talde aurkitu berri baten eragina dela ondorioztatu dute Australiako SCIRO erakundeko biologoek (Wallaby Group-1 deitu diote talde horri, WG-1). Landareen digestioan, bakterioek metanoa sortu ordez, sukzinatoa sortzen dute. Kondizio normaletan, molekula hori egoera solidoan dago, eta, beraz, ezin du berotegi-efekturik eragin, kanguruak ez baitu atmosferara isurtzen.
1
278
2011
9
005
Mikrobiologia; Zoologia; Biokimika; Ingurumena
Albisteak
8
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia