}

Mezu bat espaziora

2004/09/03 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Espazioan, urre-koloreko disko horren bi kopia daude. NASAk bidali zituen 1972an eta 1973an Voyager 1 eta 2 espazio-ontzien barruan, eta asmoa zen Lurrari buruzko informazioa ematea balizko estralurtarrei. Horretarako, diskoan ongietorriko hitzak grabatu zituzten 60 hizkuntzatan, baita hainbat garai eta kulturatako musika eta naturak eta gizakiak sortutako zenbait soinu ere. Horretaz gain, informazio elektronikoa ere bazeukaten diskoek; antza, aurreratutako zibilizazio bat gai izango litzateke informazio hori diagrama eta argazki bihurtzeko.

Agian, bati baino gehiagori ideia xaloegia irudituko zitzaion. Baina orain egin duten ikerketa baten arabera, NASAkoak ez zebiltzan erabat oker garai hartan. Izan ere, uhinen bidez bidaltzen den informazioa galdu egiten da distantziarekin, eta, ondorioz, ez da batere eraginkorra. Aldiz, materian grabatutako mezuek gehiago irauten dute, eta informazio asko bidali nahi denean, irratiz bidaltzeko baino energia gutxiago behar da idatzita bidaltzeko.

Ikerketa Nature zientzia-aldizkarian argitaratu dute.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia