Microsoft-ek onartu egin behar izan du bere produktu erabilienek akats larri bat dutela
2002/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Microsoft enpresak, munduko lehen software-egileak, Office-n eta Internet Explorer-en segurtasun-akats bat duela onartu du. Akats horri esker, hacker-ek Internetekin erlazionatutako Office-ren zatiak erabil ditzakete programak martxan jartzeko, datuak aldatzeko, fitxategiak ikusteko edota disko gogorra hondatzeko. Nonbait, gaizkileek Internet Explorer-en SSL (Secure Socket Layer) protokoloa gainditu behar dute, baina, horretarako, nahikoa da protokolo hori pasatzen duen web orri bat eratzea, eta beste web orri batean ezkutatzea.
Microsoft-ek akatsa onartu du, baina ez da segurtasun-akats bakarra, beste produktu edo aplikazio batzuetan ere aurkitu baitituzte akats larriak. Horiei aurre egiteko, enpresakberak prestatu dituen adabakiak erabiltzea gomendatzen da.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia