Mikrobioen fosil magnetikoa
2008/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Kanadako McGill Unibertsitateko zientzialari batzuek fosil magnetiko erraldoi batzuk aurkitu dituzte Estatu Batuetako New Jersey estatuan. Handiena 4 mikra luze da, mikroorganismoen fosil magnetikoetan inoiz ikusi gabeko neurri bat. Mikroorganismo-talde handien fosilak dira; mikroorganismo-ale bakoitzak magnetita-puska bat zuen barruan, eta, horregatik, taldea fosiltzean, mineral magnetiko handia sortu zen. Duela 55 milioi urteko sedimentuetan aurkitu dituzte, eta, adituen arabera, fosilak berak existitzeak adierazten du garai hartan klima-aldaketa bat izan zela, magnetita barneratu ahal izango zuten mikroorganismo handiak sortzeko klima egoki baterako aldaketa, alegia.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia