Militar hegalariak
1999/10/24 Carton Virto, Eider - Elhuyar Zientzia
Amerikako Estatu Batuetako hegazkin-gidari ohi bat, NASAko Ames Research Center erakundearekin elkarlanean, hegaldiak egiteko lehen ibilgailu pertsonala bukatzen ari da. Ibilgailua bi turbina handik mugiarazten dute eta guztira 90 minutuko hegaldia egiteko gai da; denbora hori igarota, ibilgailuak erregaia berriro hartu beharko luke.
NASAri interesgarria iruditu zaio proiektua eta dagoeneko -komerzializatzeari begira- harremanetan jarri da militar ohiarekin.
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia