Minbizia karkaixan detektatu ahal izango da
2000/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Minbizi gehienak organoen epitelioan hasten dira. Normalean, geruza horretako zelulak ez dira zatitzen eta egiten dutenean, zelulen zatitze-mekanismoa oker dabilen seinale da. Mekanismo horren akatsak dira minbizia eragiten dutenak. Cambridge Unibertsitateko ikertzaileek zatitutako zeluletan soilik dagoen MCM proteina detektatzeko gai den testa asmatu dute. Testa antigorputzez baliatzen da proteina identifikatzeko.
Aztertutako laginak karkaixa, gernua eta gorozkiak dira, horiek baitira organoen epiteliotik datozen zelulak kanporatzeko bide naturalak. Testak minbizia errazago eta goizago detektatzen lagun dezake, ohiko teknikak baino sentikorragoa dela baitirudi. Adibidez, ikerketa-fasean ohiko proben bitartez 7 gaixok minbizirik ez zutela ondorioztatu zuten, baina test berriak minbizia garatu aurretiko aldaketak nabaritu zituen. Ikerketa aurrera doa.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia