Minbiziaren aurkako bide bat: programatutako nekrosia
1997/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Nekrosi bidean diren zelula epitelialak.
Bihotzeko zenbait gaixotasunetan parte hartzen du zelulen programatutako nekrosiak eta minbizian aditu diren zientzilariak erakarri egin ditu fenomeno horrek. Zelulak programatuta hilda, tumoreetako zelulek minbiziaren kontrako tratamenduetan duten erresistentzia jaitsiarazi nahi dute.
Horretarako nekrosia bultzatzen da TNF alfa zitokinaren bidez (tumoreen nekrosia eragiten du) edo tumoreko zeluletan programatutako heriotza oztopotzen duen NF-kB faktorea inhibituz.
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia