Minbiziaren aurkako sendagaia
1990/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
A bitaminatik lortutako azido erretinoikoa erabilita minbizi-zelulak zelula normal bilakatzen omen dira. Sendagaia Xangai-ko unibertsitatean aurkitu eta laborategi frantses batek prestatu du. Pariseko Saint-Louis ospitalean probatu dute gero Laurent Degos doktoreak eta bere laguntzaileek. 90 egunez azido erretinoikoa emanda leuzemiak jotako hogeitabi gaixorekin egin dituzte probak. Hamalau gaixori zelula kaltetuak erabat sendatu dizkiete, beste lau ez dira erabat sendatu, hiru gaixo hil egin dira eta beste batek lehenean darrai.
Mikroskopioz begiratuta, zelula kaltetuak transformatu eta zelula normalen itxura hartzen dutela ikusten da. Emaitza hauek, beste bide bat ireki dute minbiziaren kontrako ahaleginean.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia