Mintzamenaren jatorria
1999/12/12 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia
Gizakiaren eboluzioa ikertzen ari diren adituek uste dute mintzamena, eboluzioaren ezaugarri izateaz aparte, bi hanken gainean ibiltzeko gai izatearen ondorioa dela.
Eboluzioaren ikertzaileek diotenez, eboluzioan une erabakigarriak izan dira. Horietako bat bi hanken gainean ibiltzea. Gizakiak oinez ikasi zuenean, eskuak askatasunez erabiltzeko aukera izan zuen; baina ez hori bakarrik, horren ondorioz etorkizunean garrantzi handia izango zuen aldaketa fisiologikoak ere sortu ziren, horien artean mintzamena. Zutik jartzean, oinez ibiltzearen eta arnasketaren arteko lotura ez zen lau hankatan ibiltzean bezain estua. Malgutasun horri esker, gizakiak arnasketa-erritmoa kontrolatzeko aukera izan omen zuen eta, azkenik hizketan hasteko aukera.
7kn argitaratua
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia