}

MIR eta Skylab-eko egonaldiak

1994/07/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

1973. urtean Estatu Batuek Skylab laborategia ipini zuten orbitan. Saturn V jaurtigailuaren bidez osatu zen 90 tonako laborategi hori eta hiru aldiz bisitatu zuten astronautek. Egonaldiak hilabete, bi hilabete eta hiru hilabetekoak izan ziren. Orbitan ipini eta urtebetera utzi zuten eta 1979. urtean Lurrera erori zen.

Harez gero Sobiet Batasuna izan da astronautak espazioan denbora luzez eduki dituena. Estatu Batuetako astronautek gehienez ere 84 eguneko egonaldia egin dute, eta Sobietarrak izan dira marka guztiak hautsi dituztenak. Vladimir Titov eta Possa Maranov-ek Lurraren inguruan 366 egun igaro zituzten MIR laborategian. Valeri Poliakov berriz, urtarrilaren 10ean heldu zen MIR laborategira eta bertan 14 hilabete igaro arte ez da itzuliko. Datorren urtean izango da, beraz, Lurrean.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia