Mitokondrioak minbiziaren euskarri
2005/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Mitokondrioaren geneen mutazioek tumoreak zabaltzen nola laguntzen duten argitu dute Glasgow-ko Unibertsitateko ikertzaileek.
Mitokondrioak tumorea ezabatzen duten geneak ditu, edo, gutxienez, tumoreari eusten diotenak. Hori jakina zen lehen ere, eta gene horien mutazioek tumoreak eragiten dituztena ere bai; baina mekanismoa ez zen ezagutzen.
Bada, Glasgow-ko ikertzaile horiek gene tumore-ezabatzaileetako baten mutazioaren eragina aztertu dute, SDH, sukzinato dehigrogenasa kodetzen duen genearen mutazioarena, hain zuzen ere. Eta metabolismoan erreakzio-kate bat gertatzen dela ikusi dute, eta, ondorioz, odol-hodi gehiago hazten direla. Ezinbestean, odol-hodi horietan zehar minbizia errazago zabaltzen da.