Mitosiaren proteinen atlas dinamikoa argitaratu dute
2018/09/11 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Zelula banatzeko prozesuan parte hartzen duten proteinen lehen atlas dinamikoa osatu dute. Biologia Molekularreko Europako Laborategian egin dute, eta ikertzaile guztien eskura jarri dute.
Hain zuzen ere, proteinak dira mitosia, zelula banatzeko prozesua, aurrera eramaten dutenak. Prozesu konplexua da, eta proteinek sarri taldeka egiten dute lan hori. Orain arte, laborategietan proteinei banaka jarraitu izan diete. Atlasak, berriz, proteina guztiei egiten die jarraipena, denbora errealean, eta ikertzaileek aukera dute nahi dituzten proteinak aztertzeko.
Mitotic Cell Atlas deitu diote eta Nature aldizkarian eman dute horren berri.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia