}

Mobius-en bandaren forma iragartzeko ekuazioa

2007/07/16 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia


Mobius-en banda bat nola egin daitekeen erakusten du irudiak. Laukizuzen luze bat bihurritu, eta muturrak lotu besterik ez da egin behar alde bakarreko banda bat lortzeko, Mobius-en banda. Oso geometria ezaguna da matematikarientzat, eta oso erabilia teknologiaren —eta artearen— munduan. Baina, orain arte, matematikariek ezin zuten eredu matematiko baten bitartez iragarri nolako itxura hartuko zuen Mobius-en bandak hiru dimentsiotan.

Londresko UCL Unibertsitateko bi matematikarik lortu dute. Duela hogei urte prestatutako ekuazio batzuei heldu, eta problema matematikoa ebazteari ekin diote. Eta aurkitu dute Mobius-en bandaren hiru dimentsioko forma hasierako laukizuzenaren luzeraren eta zabaleraren araberakoa dela. Eta, noski, forma hori iragartzeko ekuazio zehatza lortu dute. Ia ehun urte zuen problema klasiko bat ebatzi dute.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia