Mokadu azkarra
2011/02/17 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia
Mokadu bat? Ezetz Utricularia generoko landareek bezain azkar egin! Landare karniboro horien ehiza-mekanismoa azaldu dute Grenobleko Joseph Fourier Unibertsitateko eta CNRSeko ikertzaileek. Harrapakina milisegundo bat baino gutxiagoan irensten dutela ikusi dute.
Bideoan ikus daitekeenez, uretako landare horiek harrapakina detektatu bezain pronto, ehiza-mekanismo bat aktibatzen dute. Alegia, haren paretak hedatu egiten dira, eta tranpa txiki moduko bat eratzen da; tranpa horrek harrapakina xurgatzen du, eta hura detektatu bezain pronto, landareak berriro ere tranparen sarrera ixten du. Bapo!Bideoa: Philippe Marmottant; CNRS/Université Grenoble
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia