}

Mondmilch likidoa Ernion

2004/04/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Arantzadi Zientzi Elkarteko espeleologoek mondmilch-erreka bat aurkitu dute Ernio-Pagoeta-Gazume mendigunean.

Jogurt-itxurako erreka bat da, eta, dirudienez, mondmilch-a egoera likidoan ikusten den lehenengo aldia da, orain arte egoera solidoan edo semisolidoan bakarrik aurkitu baita.

Orain, egitura berezi horren konposizio mineralogikoa aztertzen ari dira; eta, geroago, erreka horren jatorria ezagutzen saiatuko dira, mundu osoko adituen laguntzarekin.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia