}

Mondragon Unibertsitateak eta Elhuyarrek Goierriko gazteen STEAM diagnosia aurkeztu dute

2022/10/03 STEAM-Hezkuntza (Elhuyar Zientzia)

Ostiralean aurkeztu zen, Beasainen, Mondragon Unibertsitatearen Goierriko Campusean, Goierriko gazteen STEAM diagnosia.

mondragon-unibertsitateak-eta-elhuyarrek-goierriko
Goierriko gazteen STEAM diagnosiaren aurkezpena Mondragon Unibertsitatearen Goierriko egoitzan - Arg.

 

Eskualdeko ikastetxeetako DBHko 3. eta 4. mailako gazteek parte hartu dute galdetegian. Helburua izan da gazteek STEM arloen inguruan duten autopertzepzioa, ikuspegia eta inguruko industriaz duten ezagutza aztertzea.

Emaitzen arabera, neskek mutilek baino bokazio zientifiko-teknologiko baxuagoa erakutsi dute, eta estereotipoek, oraindik ere, eragina dutela ondorioztatu liteke; neskek osasungintzako lanbideak (medikua, erizaina, psikologoa)  edo irakaslea izan nahi dute, eta mutilek, berriz, informatikari edo teknologiarekin lotutako lanbideren bat (ingeniaria, mekanikaria). Emaitza horiekin batera, gazteekin eginiko diagnosiaren bideoa aurkeztu da. Hemen bideorako sarbidea.

Aurkezpen hau guztia Mondragon Unibertsitateak, Goierri Fundazioaren eskutik eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin abiatutako Goierriko MONDRAGON ZTIM HUBaren testuinguruan egin da.

MONDRAGON ZTIM HUB, ZTIM bokazioen garapena eta sustapena helburu dituen ekimena da. Bailara ezberdinetako, ikastetxeen, enpresen eta gizarte eragileen arteko elkarlanaz baliatuz, STEAM konpetentzietan oinarritutako hezkuntza eskaintza integrala lantzea da, besteak beste, ekimenaren xede nagusia, beti ere arreta gazteengan eta bereziki emakumeengan jarriz.

Azalpen eta informazio gehiago, Mondagon ZTIM HUB-en webgunean.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia