}

Mondragon Unibertsitateko ikasleek pentsamendu kritikoari buruz jardun dute

2022/11/28 STEAM-Hezkuntza (Elhuyar Zientzia)

Mondragon Unibertsitateko ‘Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza’ graduko ikasleek pentsamendu kritikoari buruzko saioak izan dituzte joan den astean.

mondragon-unibertsitateko-ikasleek-pentsamendu-kri
Arg. Izaskun Alberdi Landaluze

 

Gaur egungo gizartea aldaketa-prozesu azkar eta etengabe batean murgilduta dago gizarteari, politikari eta kulturari dagokienez. Testuinguru horretan jasotzen dugun gehiegizko informazioa aztertzeko, beharrezkoa da pentsamendu kritikoa garatzea. Haren bidez, ebidentzietan oinarrituta eraikiko du norberak bere iritzia edo ikuspuntua gizarte demokratiko bateko eragile aktiboak izateko. Izan ere, pentsamendu kritikoak lagunduta, informazio partzialen eta interesatuen, sozialki ezarritako interesen, joeren, kontsumismoaren, manipulazioaren eta doktrinamenduaren aurkako defentsa-mekanismoak garatzen ditugu. Horiek guztiak dekalogo baten bidez landu eta aztertu dituzte.

Oñatiko, Bidasoako eta Bilboko campuseko 135 ikaslek izan dute aukera saioetan parte hartzeko.

Pentsamendu kritikoari buruzko informazio gehiago, hemen.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia