Mont Blanc hiru metro hazi da
2001/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Europako mendirik
garaienak 4.810 metro eta 40 zentimetro dauzka, eta ez, orain arte uste
zen bezala, 4.807 metro. Neurketa berria urrian iragarri zuten Savoia
Garaiko geometrialarien biltzarrean. Mont Blanc bere altuerari
leial
al zaio? espedizioa irailaren 7an abiatu zen Mont Blanc-en gailurrerantz.
Frantziako Institutu Geografikoko 10 geometrialarik eta hiru gidarik osatzen
zuten taldea. Helburua bikoitza zen: Mont Blanc mendiaren garaiera zehatza
neurtzea eta geometrialarien lana ezagutzera ematea. Neurketak irailaren 8an, goizeko zazpietan, hasi ziren. Bailaran, altuera eta posizio zehatzetan, lau antena kokatu zituzten eta gailurrean beste bi. Antenez eta GPS sistemaz baliatuta gailurraren garaiera zehatza neurtu ahal izan zuten: 4.810 metro eta 40 zentimetro, 10 zentimetro gora behera. GPS teknologia Kilimanjaro eta Everest mendien garaiera neurtzeko erabili da dagoeneko. Horrela jakin zen, esaterako, Everest ek 8.846,4 metro dauzkala, eta ez, 8.848 metro. |
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia