}

Motorerik txikiena

1995/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

7 mm-ko luzera eta 2 mm-ko diametroa ditu inoiz fabrikatutako motore elektromagnetikorik txikienak.

7mm-ko luzera eta 2 mm-ko diametroa ditu inoiz fabrikatutako motore elektromagnetikorik txikienak. Frantziako Erloju-industriaren zentru teknikoak diseinatu eta MMT deituriko enpresak garatu du miniaturizazio mekatronikoaren (mekanika elektronikoaren) alorrean koka daitekeen proiektu hau.

Aplikazio asko izan ditzake motore honek, hala nola mikrorrobotikan, erlojugintzan, injinerutza biologikoan, etab.etan. Dena den, lehenetariko aplikazioa gorputzeko organo barneko kateterrak gidatzeko izango da.

Motorea urratsez urratsezko eta iman higikorrekoa da eta estatore/ /errotore bi bikote ditu; bata kanpoaldean eta bestea barnealdean.

Biraketa-abiadura 5 bira/min eta 6.000 bira/ /min bitartekoa da.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia