Mukien kontrako molekula
2004/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Arnasbideak buxatzea eragozten duen molekula bat sortu dute biologoek, asma zuten saguekin egindako ikerketa batean. Molekula hori etorkizunean gizakiak tratatzeko lagungarria izan daitekeela uste dute.
MANS peptidoa izeneko molekula asmaren sintomak zituzten saguekin erabili dute. Alergia sortzen dieten elementuen eraginpean saguen muki-produkzioa bost aldiz handitzen da eta arnas hodiak handitu egiten dira. Peptidoa asma-krisia eragin baino 15 minutu lehenago emanda, mukien jarioa eragoztea lortu dute.
Egun arnas hodiak erlaxatzeko erabiltzen dira drogak, baina ez mukien jarioa gutxitzeko. Hortaz, molekula berria elementu osagarria izan daiteke asmaren tratamenduan.
Hala ere, oraindik albo-ondorio posibleak aztertu beharko dituzte, ez dakite eta nolako eragina duen peptidoak muki-sorrerarekin zerikusirik ez duten zeluletan. Gainera, mukien jarioa baino eragozten ez denez, ikusi egin beharko dute zelulen barruan muki-ekoizpenak aurrera egitearen ondorioak zein diren.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia