Munduaren bira tanga bakarrarekin
2003/10/23 Elhuyar Zientzia
Hurrengo urtean egitekoa dute saiakera: pilotu bakarra joango da hegazkinean, eta munduari bira ematen saiatuko da erregai-tanga gehiago bete gabe, hau da, aireratzean daukan erregaia baino ez du izango bidaia luze hori egiteko.
Horretarako bereziki diseinatu duten hegazkina guztiz aerodinamikoa da (irudikoaren oso antzekoa) eta arin-arina. Hegazkinaren ezaugarri nagusia eraginkortasuna da, noski, oso erregai gutxi erabiltzeko diseinatua baitago.
Orain arte ez da inoiz halakorik egin. Antzeko ekintzaren bat aipatzekotan, 1986ra egin behar dugu atzera. Orduan, bi pilotu izan ziren hegazkin barnean bidaia egin zutenak aireratzean zuten erregaia bakarrik erabilita.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia