}

Munduko igelik txikienetakoa Borneon

2010/08/26 Elhuyar Zientzia

Borneon aurkitu dute eta munduko igelik txikienetakoa da. Txikia bai, baina ez isila. Hain zuzen ere arrek egiten duten soinuagatik aurkitu dituzte. Microhyla nepenthicola izena jarri diote, eta Zootaxa aldizkarian eman dute aurkikuntzaren berri. Arrek 10,6-12,8 mm arteko luzera dute; Europan, Afrikan eta Asian ez da ezagutzen igel txikiagorik. Amerikan, ordea, 9,8 mm-ko beste bi igelek kentzen diote marka: Brasilgo urre-igelak eta Kubako Monte Iberia ko igel nanoak.

Argazkia: Indraneil Das/Institute of Biodiversity and Environmental Conservation

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia