Munduko sugerik handienaren fosilak aurkitu dituzte
2009/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Munduko sugerik handienaren fosilak aurkitu dituzte Torontoko Unibertsitateko paleontologoek Kolonbiako ipar-ekialdean. Aurkikuntza horri esker, Paleozenoan --alegia, gutxi gorabehera duela 58 edo 60 milioi urte-- tropikoko klima nolakoa zen ondorioztatu dute ikertzaileek.
Gizakiok ez bezala, sugeek inguruneko beroa behar dute beren metabolismoa aktibatzeko. Hori dela eta, ikertzaileek iradoki dute eskualde horietan 30 eta 34 gradu zentigradu bitarteko tenperatura izango zela, sugeak hain handiak izateko. Gaur egun ere, sugerik luzeenak Hego Amerikan eta Asia hego-ekialdean bizi dira. Izan ere, lurralde horietako tenperatura altuetan ikaragarri hazten dira.
Aurkitutako fosilen itxura eta tamaina egun bizirik dauden sugeenekin alderatu dituzte, eta ikusi dute sugea gutxi gorabehera 12,8 metro luze izango zela, eta 1,135 kg-ko pisua izango zuela.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia