Munduko Venus zaharrena aurkitu dute
2009/05/14 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia
Ezagutzen den gizaki-itxurako eskulturarik zaharrena aurkitu dute Alemaniako zenbait arkeologok: duela 35.000 urteko Venus bat, hain zuzen ere.
Eskultura sei zentimetro luze da, eta Alemaniako Swabia probintziako Hohle Fels koban topatu dute. Emakume baten ezaugarri nabarmenak ditu: neurriz kanpoko bularrak eta bulba, sabel eta izter handiak...
Lehenengo aldia da historiaurreko gizaki-itxurako eskultura bat aurkitzen dutena. Orain arte, garai horretako animalien eskultura txikiak besterik ez da agertu.
Irudia: H. Jensen/University of Tübingen
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia