Musika eta estasia
2006/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Musika eta estasia
2006/03/01 | Elhuyar
Italiako ikertzaileek frogatu dute musika ozenak areagotu egiten duela MDMAren eragina (estasia). Ikerketa arratoietan egin dute. Dosi desberdinak eman zizkieten, eta garunaren jarduera neurtu zuten. Gero, musika jarrita zer alde zegoen aztertu zuten. Emaitza nabarmena izan zen: musikak ikaragarri areagotzen zuen eragina. Gainera, musikarik gabe baino askoz ere gehiago irauten zuen eraginak musikarekin. Ikertzaileen iritziz, oso litekeena da gizakietan ere antzekoa gertatzea.
Berriak labur
12
1
218
2006
3
031
Mikrobiologia
eu es fr en ca gl