Mutazioak saihesteko mekanismo berri bat aurkitu dute
2017/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Argitaratu berri den ikerketa baten arabera, zenbait mikroorganismok orain arte ezezaguna zen sistema bat erabiltzen dute material genetikoko akatsak detektatu eta zuzentzeko. Mekanismo horri esker, bakterio patogeno batzuek antibiotikoekiko erresistentziak saihesten dituzte; tuberkulosiaren erantzule den Mycobacterium tuberculosis bakterioak, besteak beste.
Aurkikuntza oso garrantzitsua da, batetik, antibiotikoekiko erresistentziari aurre egiteko estrategiak garatzeko, eta, bestetik, prozesu bioteknologikoen emaitzak hobetu ditzakeelako. Nature Communications aldizkarian argitaratu da ikerketa.
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia