}

Nafarrak sarituta Japonian

2002/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Nafarroako Unibertsitateko Ingeniari-Eskolako ikerketa-talde batek bikaintasunari eskainitako lehen saria eskuratu du Japoniako Nagano-n egin den nazioarteko ingeniaritza-kongresuan. Bilkura aplikazio industrialetarako eragile linealei buruzkoa izan da; hau da, motor linealei buruzkoa.

Ingeniari Eskolako Makina Elektrikoen ikerketa-taldeak —Javier Atenciaren gidaritzapean—, motor linealak kontrolatzeko sistema berriak aurkeztu zituen Naganoko kongresuan. Motor-mota horrek ez du —ikuzgailuetako motorrak bezala— bira egiten; bi gainazalen atzeranzko edo aurreranzko mugimendua eragiten du. Horrelako motorrak, Tokioko metroko trenak mugiarazteko erabiltzen ari dira, eta kablerik gabeko igogailuak, makina-erremintako makinak, tren lebitatzaileak… egiteko.

Aplikazio Industrialetarako Eragile Linealei buruzko Nazioarteko Kongresua 3 urtetik behin egiten da, eta arlo horretan munduan egiten den bakarra da. Naganoko kongresuan 13 herrialdetako ordezkariak izan ziren eta guztira 96 aurkezpen egin ziren.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia