}

Nafarroako gazteek 42 STEM proiektu erakutsiko dituzte Baluarten, ‘Elhuyar Zientzia Azoka / Nafarroa Teknozientzia ’ azokan

2023/04/20 STEAM-Hezkuntza (Elhuyar Zientzia)

nafarroako-gazteek-42-stem-proiektu-erakutsiko-dit

 

‘Elhuyar Zientzia Azoka│NafarroaTeknozientzia azoka datorren larunbatean, apirilak 22, ospatuko da Baluarten. Nafarroako ikastetxeetako gazteek ikasturtean egindako proiektuak erakusteko aukera izango dute. Azoka goizeko 10:00etan irekiko da agintari eta beste ordezkarien presentziarekin. Bertan izango dira Agurtzane Martínez Ortigosa, Nafarroako Gobernuko Berrikuntzako zuzendari nagusia; Javier Armentia Fructuoso, NICDO - Iruñeko Planetarioko zuzendaria; Euroeskualdeko hiritartasuna proiektuen kudeatzailea, Marie Heguy Urain, eta Jon Abril Olaetxea, Elhuyar Fundazioaren koordinatzaile nagusia.

Goizean zehar, 12-18 urte bitarteko gazteek ikasturtean egindako 42 proiektu zientifiko erakutsiko dituzte. Guztira 160 gazte izango dira, 95 neska eta 65 mutil.

  • Amazabal BHI (Leitza)
  • Colegio E.E. El Molino (Iruñea)
  • Colegio Luis Amigó (Mutiloa)
  • Garcés De Los Fayos Ikastola (Tafalla)
  • IES Barañain (Barañain)
  • IES Plaza De La Cruz (Iruñea)
  • IES Mendillorri (Iruñea)
  • IES Navarro Villoslada (Iruñea)
  • IES Padre Moret-Irubide (Iruñea)
  • Biurdana BHI (Iruñea)
  • Liceo Monjardin (Iruñea)
  • Otsagabia DBHI (Otsagabia)
  • Sagrado Corazon Ikastetxea (Altsasu)
  • San Cernin (Iruñea)
  • San Fermin Ikastola (Zizur Txikia)
  • Zangozako Ikastola (Zangoza)

‘Elhuyar Zientzia Azoka Nafarroa│Teknozientzia‘ STEM Planeta / NICDO- Iruñeko Planetarioak eta Elhuyar fundazioak antolatutakoa da, Nafarroako Gobernua eta Euroeskualdeko laguntzarekin. Azokaren helburu nagusia da STEM (ingeleseko sigletatik zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika) zer den ezagutaraztea, gazteen STEM konpetentziak eta zeharkako konpetentziak garatzea, eta bizipen zientifikoak gazteei eskaintzea.

Bigarren hezkuntzako ikasleek proiektu zientifikoak eta teknologikoak publikoarekin partekatuko dituzte, eta gazteen artean zientziarako zaletasuna suspertu eta kultura zientifikoa bultzatu eta zabaldu nahi dira. Azpimarratzekoa da proiektuan zehar ikertzaileek duten partehartzea, zientziaren eta teknologiaren mundu erreala gazteei hurbiltzeko eta proiektu honekin izan duten konpromisoa; gazteen proiektuen aholkulari izan dira.

‘Elhuyar Zientzia Azoka│Nafarroa Teknozientzia’ azoka Elhuyar Zientzia Azoka sarean kokatzen da. Gaurko azokarekin batera, apirilaren 1ean egin zen Kanboko Xalbador kolegioko azokak eta maiatzaren 6an Gipuzkoan, Tolosan, egingo den ‘Elhuyar Zientzia Azoka│STEAM Gipuzkoa’ azokek osatzen dute sarea, eta guztiak Bilboko Areatzan, ekainaren 2an, 3an eta 4an, egingo den Elhuyar Zientzia Azokan barneratzen dira; aurtengoa 11. edizioa izango da.

‘Elhuyar Zientzia Azoka Nafarroa│Teknozientzia’ azokak, Euroeskualdearen laguntza jaso du.