}

Nanohodiak antzinako ezpatetan

2006/11/20 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Damaskoko ezpata famatuen langintza galdua da aspaldi; baina haren gogortasunaren eta zorroztasunaren giltza aurkitu dutela uste dute: karbonozko nanohodiak.

Ezpataren altzairuari elektroi-mikroskopio batekin begiratu diote Alemaniako Dresdengo Unibertsitateko ikertzaile batzuek, eta nanometro batzuetako hodiak ikusi dituzte. Nanohodi horiek altzairua tenperatura handietan lantzean sortzen zirela uste dute; Indiako burdin mea erabiltzen zuten, eta mea horren ezpurutasunek katalizatzaile-lana egiten zutela uste dute sutarako egur eta hostoen karbonoak nanohodi-egitura har zezan.

Argazkia: Nature.