}

Nanohodiak argia sortzeko

2005/11/21 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Karbonozko nanohodietatik elektrizitatea pasatuta, argia sorraraz daiteke. Horretarako, nanohodiek, hodi-itxurako molekula luze batzuek, metalez egindako beste egitura batzuen gainean jarrita egon behar dute, molekularen zati batzuk metalarekin kontaktuan eta beste batzuk ez. Jarrera horretan, tentsio jakin bat duen korronte elektriko bat nanohodietatik pasarazita, argi infragorria igortzen dute nanohodiek. Argi hori nanohodiaren eta metalaren arteko kontaktuaren mugatik igortzen da, eta, nahiz eta teknologia konplexua eskatzen duen, LED diodoen ordezkoak izan litezke, hau da, gailu elektronikoetan erabiltzen diren argi gorri txikien ordezkoak.

Nanohodien bidez egindakoek intentsitate handiko argia igortzen dute, korronte berarekin LED diodo batek igortzen duena baino hamar mila aldiz intentsitate handiagokoa, gutxi gorabehera.

Irudia: Liz Kalaugher