}

Nanohodiei esker argia jasotzen duen antena

2004/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Karbonozko nanohodiekin argia jasotzen duen antena bat egin dute.

Karbonozko nanohodiekin argia jasotzen duen antena bat egin dute Boston Colleage-ko ikertzaile batzuek. Tresna berri hori nanohodi-multzo batek osatzen du. Nanohodiak hain txikiak izanik, eremu ikusgaiko argia jasotzen dute.

Tresna hori oinarritzat hartuta, etorkizunean telebistaren seinalea hobetu egingo omen da eta eguzki-energia jasotzeko tresna eraginkorragoak izango omen dira.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia