Nanosentsoreak, gaixotasunei antzemateko
2009/04/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Cidetec-IK4 zentro teknologikoko ikertzaile batzuek sentsore elektrokimikoak garatu dituzte, Berkeley Unibertsitatearekin eta CSICekin batera. Sentsore horiek aukera ematen dute, besteak beste, orain arte baino azkarrago antzemateko DNAren mutazioei. Sentsoreek nanotransistore bakarra erabiltzen dute, eta kable gisa karbonozko nanohodi bakarra dute. Horri esker, eraldatu gabeko DNA-zundak detektatu ahal izan dituzte. Hortaz, genetikan eta bioteknologian erabili ahal izango dituzte. Gaixotasun genetiko batzuetan, badakite zein genek eragiten duen gaixotasuna, eta sentsoreak gene-sekuentzia jakinei antzemateko erabil litezke, berez oso selektiboak baitira.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia