}

Narrasti hegalariak

2005/07/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

img height="560" src="images/E050701.jpg" width="420"/>

Dinosauroen taldean sailkatzen ditugun hainbat narrasti hegalariak ziren. Ez ziren gaur egungo hegaztiak bezalakoak, baina antzekotasun batzuk bazituzten. Adibidez, argazkian ikusten denak, Pteranodon generokoa bera, hezur hutsak zituen, gaurko hegaztiek bezala. Ustez, bi hankan mugitzeko gai zen. Horretan ere hegaztien antza zuen.

Hala ere, itxuraz ezberdina zen. Burua oso handia eta indartsua zuen gorputzarekin alderatuta. Paleontologoek uste dute hamabost kilo baino zerbait gutxiago pisatzen zuela, gaurko hegazti hegalari handienak baino pixka bat gehiago. Eta, hala eta guztiz ere, hegan egiten zuen.