NASAren Lurraren irudien datu-base berria
2002/05/07 Elhuyar Zientzia
NASAk Lurraren 13.000 irudi ikusgarri kaleratu berri ditu Interneten. Datu-base garrantzitsu hau NASAko hainbat eta hainbat astronautak estazio ezberdinetatik azken 30 urteotan harturiko argazkiz osaturik dago.
1997ko abuztuan harturiko irudi hau Hawaii irla dugu. Uharte hori AEBetako Connecticut estatua bezain handia da: hegoaldetik iparraldera 144 km-ko azalera dauka eta mendebaldetik ekialdera 129 km-koa.
Gaur egun, bost sumendi daude Hawaii uhartean. Irlaren iparraldean daudenak (Mauna Kea, Hualalai eta Kohala) oraingoz itzalirik badaude ere, hegoaldekoek (Mauna Loa eta Kilanea) bizirik daudela dirudite.
Gure irudiaren erdi aldean nabari den sumendia Mauna Loa dugu. Horren ipar-mendebaldean Mauna Kea dago, 10.650 metroko altuerarekin. Hawaii irla handiko sumendirik zaharrena, berriz, Kohala dugu. Irudian ikus genezakeen bezala, sumendi horrek iparraldetik Mauna Kearaino penintsula zabal bat eratzen du.
Argazkien datu-basea bisitatzeko egin klik
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia