Naturan proportzionatuak
2005/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Gorputz-adarren eta gorputzaren tamaina proportzionatuak izan ohi dira bizidunetan; eboluzioak proportzio horiek gordetzera jotzen duela esan ohi da. Bada, tximeleta-espezie batekin egin den ikerketaren emaitzak ikusita, zehazki hautespen naturalaren ondorio dela esan daiteke.
Princeton Unibertsitatean Bicyclus anynana tximeletak hazi dituzte, eta belaunaldi bakoitzean desproportzionatuenak aukeratu dituzte, eta ugalarazi. 13 belaunaldiren ondoren, bi motatako tximeletak lortu dituzte: hego txiki eta gorputz handikoak, eta hego handi eta gorputz txikikoak. Bada, neurri proportzionatuko tximeletekin batera jarri dituzte, eta ikusi dute ez dutela arrakastarik ugaltzeko garaian.