Naturaren kontserbazioa finantzatzeko lehen plan globala adostu du COP16k
2025/02/28 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Naturaren kontserbazioa finantzatzeko mundu mailako hitzarmen batekin amaitu da Biodibertsitateari buruzko Nazio Batuen Konferentziaren16. bilera (COP16). Hiru eguneko bilera bat izan da, Erroman, eta, berez, 2024ko urrian Calin (Kolonbia) amaitu gabe geratu zen bileraren jarraipena izan da. Iazko bileran, ez duten adostasunik lortu finantzatzeko moduari buruz. Horrenbestez, albiste ontzat jo dute adituek.
Nolanahi ere, ohartarazi dute orain erronka hitzarmen hori betetzea dela; hau da, baliabide ekonomikoak jasotzea eta bidezko banaketa bermatzea, adostu duten helburua lortzeko: 2030erako, lurren eta ozeanoen % 30 babestea.

eu es fr en ca gl