Neanderthalen dieta, uste baino zabalagoa
2008/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Neanderthalak ia ugaztun lurtarrez bakarrik elikatzen zirela uste bazen ere, Gibraltarko haitzulo batzuetan egindako indusketek erakutsi dute izurdeak, fokak eta muskuiluak ere jaten zituztela. Hori ondorioztatu du Espainiako eta Britainia Handiko hainbat zentrotako ikertzaile-talde batek (besteak beste, Londresko Naturaren Historiaren Museoa, Gibraltargo Museoa, eta Madrilgo Natur Zientzien Museo Nazionala). Dieta zabalagoa izatea eta, besteak beste, itsasoko baliabideak ustiatzea zen, ustez, Homo sapiens-a Neanderthaletatik bereizten zuen ezaugarrietako bat. Eta baita lehenengoen arrakastaren ustezko arrazoietako bat ere. Gibraltarko aurkikuntzek, ordea, erakutsi dute oso antzeko ohiturak zituztela bi espezieek, inguru hartan behintzat.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia