}

Neanderthalen geneak eta hitz egiteko gaitasuna

2008/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Neanderthalen geneak eta hitz egiteko gaitasuna
2008/02/01 | Elhuyar
(Argazkia: Wikipedia.org/wiki/Homo-neanderthalensis)

Hitz egiten al zuten neanderthalek? Ezin baiezko biribilik eman, ezta ezezkorik ere. Baina eztabaida horretarako argudio berri bat izan daiteke hominido horien hezurretan aurkitutako FOXP2 genearen aztarna.

FOXP2 genea animalia askotan aurki daiteke, baina, gizakien kasuan, badirudi gene horren aldaketa espezifiko batzuek ahalbidetzen dutela hitz egiteko gaitasuna. Espainian agertutako neanderthal-hezur batzuen azterketan, FOXP2 genearen aztarnak aurkitu dituzte. Aztarnetako genearen eta egungo gizakiaren genearen sekuentzia bat datoz. Baina, aurkikuntza horretatik abiatuz, zientzialari guztiek ez dituzte ideia berak ondorioztatu.

Alde batetik, ikerketa horretan lan egin dutenek uste dute hitz egiteko gaitasuna zutela neanderthalek, gene hori baitzuten. Hala ere, Homo sapiens-ek baino hizketarako gaitasun eskasagoa zutela pentsatzen dute. Bestetik, beste ikertzaile batzuek uste dute aztarna horiek DNA modernoago batekin kutsatuta daudela, edo Homo sapiens-en eta neanderthalen arteko nahaste baten arrastoak izan daitezkeela.

1
239
2008
2
028
Genetika; Paleontologia
Berriak labur
13