Neptunoren berri
1989/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Voyager 2 zunda automatiko iparramerikarra Neptunoraino iritsi da jadanik eta lehenengo datuak lortu ditu. Lortutako informazio zabala aztertzeko urteak beharko dira baina hala ere, zenbait datu interesgarri badauzkagu.
Planetaren kolore urdina hidrogenoz eta helioz osatutako atmosferan dagoen metanoari zor zaio. Bestalde Jupiterren antzera Neptunok ere orban erraldoia dauka ekuatore aldean. Zientzilariek hurakan izugarria izan daitekeela uste dute. Orbanak kolore urdin iluna du.
Bestalde, planeta inguratzen duten eraztunak osoak direla ikusi da zunda gehiago gerturatu denean. Beste aurkikuntza deigarria Nereida eta Tritonez at beste lau satelite detektatzea izan da.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia