Neska-mutilei STEMen ateak irekitzeko zenbait proposamen
2021/07/06 STEAM-Hezkuntza (Elhuyar Zientzia)
Zer egin dezakegu neska-mutilengan STEMekiko interesa pizteko? Gurasoen, tutoreen, zaintzaileen eta familien eragina handia da.
- Lanketa txiki-txikitatik hastea: ikerketek erakutsi dute goiz ezarri behar direla oinarri horiek; izan ere, adinean gora egin ahala, atsegin ez duten hori alde batera utzi ohi dute haurrek. 12-14 urterekin badakite zer ez zaien gustatzen; beraz, lehenago egin behar da interesak pizteko ahalegina.
- Sinesmen eta itxaropenak: gurasoen sinesmenek eta itxaropenek eragin izugarria dute, batik bat neskengan. Askotan horien arabera bide bat edo bestea hautatu ohi dute.
- Harremanak: garrantzitsua da ere gurasoen eta seme-alaben arteko elkarrizketa sustatzea.
- Testuingurua: testuinguru soziokulturalak ere eragina izaten du (etnia, hizkuntza, migrazio-egoera eta familia-egitura).
- Aurreiritziak zuzentzea: zientzialaria gizon zuri eta argi bezala ikusi ohi da, eta STEM ikasketak zailak direla uste da. Hori dela eta, gazte askok STEM bideak baztertu ohi dituzte.
Edukietan sakontzeko sakatu hemen.
eu es fr en ca gl