}

Neuronak silizio gainean

1997/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Estatu Batuetako Baltimoreko Unibertsitatean diharduen Richard Potember zientzilariak silizioko plaka baten gainean neuronak haztea lortu du. Ikertzaile honen saiakuntza funtsean oso sinplea da eta erakarpen kimikoan dauden fenomenoez baliatzen da.

Neurona hau siliziozko plakan hazten da.

Siliziozko plaka molekula fin eta luzeez igurtzitzen du (zer-nolako molekulak diren sekretua da). Gero horren gainean proteina batzuk ipintzen ditu, proteinen zeregina neuronak haziaraztea delarik. Gero dena hazi gabeko neuronez estaltzen du. Neurona hauek hazkunde-faktoreen eraginez garatu egiten dira eta axoiak zein dendritak azaldu egiten dira.

Biologoak irrikatzen daude laborategiko animaliak alde batera utzi eta horrelako materialetan probak egiteko. Besteak beste, alkoholak, drogek edo estimulu elektrikoek eragiten dituzten efektuak aztertuko lituzkete.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia