}

Neurtutako eguzki-haize bareena

2008/09/25 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Irailaren 15eko astean, inoizko intentsitaterik baxuena neurtu zuten eguzki-haizearen jardueran. Jakina da 11 urteko ziklo batean handitu eta txikitzen dela eguzki-haizearen intentsitatea, eta balio maximoak eta minimoak aldatu egiten direla ziklo batetik bestera. Eta egia da 50 urte besterik ez direla astronomoak eguzki-haizearen jarduera neurtzen hasi zirela. Hala ere, aste horretako intentsitatea ordura arteko baxuena baino % 20 baxuagoa izan da. Eguzkiaren azalean orban bakarra ikusi zuten. Astronomoek ez dakite zein den intentsitate txiki horren arrazoia, baina eguzki-haizeak hainbat fenomenotan duen eragina ikertzeko aukera emango die, hain zuzen, eragina ere minimoa izango zelako aste horretan.

Argazkia: NASA